Taldea

Gizartea: Prozesua gauzatzeko benetako eragileak. Haien gain dago planteatutako erronkaren tamainari aurre egiteko erantzukizun osoa. Oinarri hori prozesu zabal horren alde parte hartzeko, laguntzeko eta ekarpenak egiteko prest dagoen pertsona guztiak osatzen du, bai banaka bai taldeka, hainbat kultura-elkarte eta -talderen bidez, tokiko eta lurraldeko gizarte-eragile dinamizatzaile eta -mobilizatzaileen bidez, eta ekintza koordinaturako behar den gizarte-zimendua osatzen du, prozesuaren aktibo eta hartzaile nagusi gisa.

Erakunde publikoak: Tokiko, eskualdeko eta batez ere foru- eta autonomia-eremuko eragile publikoak, Balmasedako Udalak lehen instantzian ordezkatuak prozesuaren sustatzaile eta bultzatzaile nagusi gisa, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailarekin batera.

Koordinazio teknikoa: Prozesu honek arlo akademiko-unibertsitarioko diziplina anitzeko eta diziplina arteko taldeak, Euskal Unibertsitate Sistemaren ikerketa eta garapenerako A taldeak, Euskal Herriko Unibertsitateko hiru campusetako 4 sail, teknikari espezialistak eta adituak edo Euskoiker Fundazioa inplikatzen ditu, besteak beste, Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedraren (UPV/EHU) gidaritzapean.