Balmasedako Ondare

 

Proiektua

‘Txakoli: Balmasedako Ondare’ Gure proiektuaren helburua txakolinaren ohiko mahastizaintza- eta ardogintza-kulturari lotutako gazteluaren horma barruko hegalaren paisaiaren kultura-memoria berreskuratzea da. Gazteluko Muinoaren espazioa eta hari lotutako ondarea berreskuratzeak mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioaz hitz egiten digun lekuaren oroimen bat dakar, Erdi Arotik oinordetzan hartutako tradizioaz hitz egiten diguna, XIII. mendetik behintzat bizilagunen ohiko praktika hori aipatzen duten garaiko hainbat dokumentutan jasotzen den bezala, XIX. mendearen amaiera arte, muinoaren hegoaldeko hegalean kokaturik iraun duena. Ustiapena edo lurzoruaren erabilera aldatzearekin batera hondatuz eta pixkanaka galduz joan diren terraza horietako askok bizirik dirauten andui batzuk gordetzen dituzte oraindik, iragan horren aztarna edo lekuko gisa.

Balmasedan hain errotuta dagoen Enkarterriko Txakolinaren tradizio zabal horrek, oraindik dirau bertako hainbat ekoizle txikiri esker. Ekoizle horiek, tradizioz, oraindik ere tematsu gordetzen dute inguruko txakolindegiko lan onaren ezagutza edo know how“-a, galtzeko zorian dauden bertako barietate batzuekin batera. Tradizioa, kultura eta gastronomia bertako oroimen kolektiboari lotutako paisaia kulturala berreskuratzeko prozesu baten ezinbesteko osagai gisa ikus daitezke, bertako ardoaren artisau-elaborazio propioa eta tradizionalari, bertako barietateak berreskuratzeko prozesu batekin uztartuz.

“Txakolina: Balmasedako ondarea” proiektua

Bizkaiko hiribildu zaharrenaren memoria kolektiboari lotutako paisaia kultural baten berreskuratzea, desagertzear dagoen mahastizaintza- eta ardogintza-jarduera bat aktibatuz. Jarduera horren gainean dago txakolinaren loratze-prozesuaren kultura immaterial zabal baten ondarea. Berreskuratu eta indartu beharreko barietate autoktonoetatik abiatuta, eskualdean lokartuta dagoen sektore ekonomiko bat aktibatu nahi da, kultura- eta ondare-balio handikoa, Bizkaiko lurralde historikoan adierazle sozioekonomiko ahulenetarikoak dituen eskualde batean.

Tokiko komunitateak eredugarri hartu dezakeen ekoizpen-eredu bat garatu nahi da, inguruan txakolinaren ekoizpena handitzea eta ondare immaterial horrekin birkonektatzea sustatuko dueña, jarduera eta enplegua sortuz, ekoizle txikien eta ekonomia zirkularraren arteko asoziazionismo-eredua sustatuz lurraldean.

Esku-hartzeak

R

Mahastiak landatzea, Gazteluko muinoaren hegaletako batean mahastien eta ardogintzaren paisaia berreskuratzeko

R

Balmasedako eraikin historiko bat berreskuratzea eta ondoren txakolina ekoizteko erkidegoko upategi bihurtzea

R

Txakolinaren ekoizpenari buruzko ezagutza tradizionala balioan jartzea eta transmititzea.

Esku hartu beharreko eremua Kultura Intereseko hiri-eremu baten barruan dago (BIC), hiribilduaren hirigune historikoari lotua. Azken hamarkadetan, ordea, bazterreko eta degradatutako eremu bat izan da, eta aurreko mendeko azken hiri-garapenek bizkarra eman zioten. Orain, Balmasedako gizartea, pixkanaka, begirada itzultzen hasi zaio, eremu honen ezagutza eta interesean aurrera egin ahala, potentzial eta balio erantsi handiko gizarte-, kultura- eta paisaia-espazio gisa.

Helburuak

1. Txakolin-kultur paisaia berreskuratzeko prozesua hastea:

Proiektuaren hasierako fase honetan, 1.400 mahats-landare landatu nahi dira, 2.150 m² inguruko azaleran, Balmasedako Gazteluko muinoaren hegoaldeko hegalean, gaztelupean, hain zuzen. Gazteluko muinoan hasierako landaketa egiteko erabiliko den mahats-barietatea Cabernet Franc (edo Berdexaria) da, Jatorrizko Izendapenaren (JI) araudi berrian aitortua. 2021etik Bizkaiko Txakolina. Mahastizaintza-prozesua egiteko, kontuan hartuko dira landaketa historikoaren patroiak eta metodologia, eta mahatsondoak hazteko eta zaintzeko baliabide naturalak soilik (nekazaritza ekologikoa) izango dira aplikagarri. Biodinamia ere prozesuaren parte izango da. Berreskuratu beharreko zonak ez du perimetroko itxitura erantsirik izango eta paisaian integratuta geratuko da, bertako fauna/florarentzat berreskuratutako espazio gisa.

2. Proiektua komunitatearekin konektatzea eta gizarteratzea:

Helburu hori lortzeko, bi ekimen jarriko dira abian:

  • Planteatutako ekoizpen-ereduaren hedapena eta mahastizaintzako “know-how” bildutako ezagutza sustatzea, auzolan kontzeptuaren barruan kokatutako tailer batzuen bidez. Tailer horien bidez, jendeak proiektuaren etapa honetako faseetan modu aktiboan parte hartzea bilatuko litzateke eta prozesuan bere mahastietan eraman eta inplementatu ahal izango dituen ezagutza teknikoak eskuratzea.
  • Balmasedako txakolinaren artxiboa abian jarri herritarren laguntzarekin. Kasu honetan, Balmasedan txakolinaren tradizio hori mantendu duten ekoizle txiki horiei protagonismoa eman nahi zaie, belaunaldiz belaunaldi duten ezagutza transmitituz.

Lagundu gaitzazu: Mahasti bar ernaldu ezazu

‘Txakoli: Balmasedako Ondare’ proiektua Balmasedako Udalak Ondare Bizia Ernalduz Balmasedako Udalak sustatuta, Kultur Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedra EHUk, Eusko Jaurlaritzak eta Orexinal elkartea. Prozesu horren azken helburua gazteluaren eta hari loturiko ondare zabalaren kultura- eta paisaia -ondarea berreskuratzea, gizarteratzea eta suspertzea da, ondare horrek hiribildu osoa hartzen duelarik.