Gazteluaren muinoa 360º-tan

360º bisita - Muinoa:

Ingurua eta paisaia

360º bisita - 1.000 sektorea

Erdiko kaleko indusketa

360º bisita - 2.000 sektorea

Egiturak gainjartzea

Esku-hartzearen aurreko egoera

Bizkaiko hiribildu zaharrenaren gainetik 95 metroko garaieran, kokapen geografikoagatik muinoak erabat menderatzen eta babesten du populazioaren jatorrizko kokalekua. Izan ere, hiribildua hegoaldeko hegalaren oinean aurkitzen da, Kadagua ibaia bere urekin elkartzen den tokian.

Hiribilduaren eta haranaren gainean zuen kokapen estrategikoagatik, halanola, Gaztelako atea itsasorantz, hiribildua gotorleku izan zen antzinatik. Gotorleku horren gune nagusia muinoaren goialdean zegoen, eta badakigu XIII. mendearen amaierarako gazteluaren perimetroko harresiak muinoaren goialdetik hiribildua erabat inguratu arte hedatzen zirela, baita noizbehinkako ibaiaren ur etorbideetatik babestuz ere.

Orduz geroztik, Gazteluko muinoak paper garrantzitsua izan du lurralde horretako biztanleek jasan behar izan zituzten gatazka historiko desberdin eta anitzetan. Gatazka horiek defentsa-multzoaren morfologian ere izan zuten eragina; izan ere, hainbatetan gotorlekua egokitu, suntsitu eta moldatu izan zen azkenik, Gerra Karlisten ondoren, erabilerarik gabe geratu arte, ia deseginda, harri ustiategi edo hornikuntza-leku gisa erabiliz, hiribilduarentzako harlangaitz naiz harlanduzko berreraikitze beharrei aurre egiteko.

Azkenik ahaztuta, Balmasedako plaza gotortua eta bertako gaztelua lur hauek astindu zituzten hondamendi eta zorigaitz ugariren iturri izan ziren herritarrentzat, garai ezberdinetan, baina batez ere, XIX. mende gatazkatsuan zehar bereziki.

Orain, aztarna horiek, muinoaren inguruarekin eta paisaiarekin batera, mendeetan zehar Bizkaiko ate nagusietako bat izan zen hiribildu honen historia hurbilena eta iraganekoa hobeto ulertzeko aukera gisa aurkezten zaizkigu.

Kultura-, historia- eta paisaia-multzo hori berreskuratzeko eta balioesteko helburuarekin, Balmasedako Udalak hitzarmen bat sinatu berri du Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrarekin (UPV/EHU), ondare-ondasun horri buruz gehiago jakiteko eta gizartera hurbiltzeko aukera emango diguten hainbat azterlan eta proiektu bultzatzeko, gune soziokultural ireki, irisgarri eta dibulgatzaile berri gisa.

Balmaseda ONDARE BIZIA proiektuak, erronka hau aurrera eramateko ezinbestekoa den Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza eta babesak ditu.

1.000. Sektorea. Kuartela eta kale nagusia

21×7 m-ko zundaketa honetan, prozesuaren hasierako fasean kokatua, Karlista-garaiko hainbat gela militarren lehen aztarnak eta aurre-izakinak agertzen dira, eta horrek neurri handiko kokaleku akuartelatu batean pentsatzera bultzatzen du, Erdi Aroko gotorlekuari dagokion luebaki edo fosa primitiboaren amortizazioaren gainean kokatua, hain zuzen.

2.000. Sektorea. Egituren gainjartzea

Defentsa-kokalekuaren hego-ekialdean, hiribilduaren gain gainean, branka-formako abio bat ikusten da gainazalean azaleratzen den arroka-geruzen gainean. Bertan, hainbat motatako horma-egiturak elkarren gainean jartzen dira, eta tumulu moduko bat osatzen dute, inguruan jarduera handiko aldi jakin bat igaro izana adierazten duena. Puntu horretan defendatu beharreko Karlistaldi-garaiko konplexurako ekialdeko sarrera edo sarbide bat egoteagatik izan zitekeen.