Boluntariotza

Balmaseda Ondare Bizia” proiektuaren bidez, Balmasedako kultura-ondarearekin konprometitutako kolaboratzaile sare bat lortu nahi dugu, elkarlanean aurrera egiteko. Anima zaitez eta parte har ezazu aurrera eraman behar ditugun prestakuntza- eta dibulgazio-ekintzetan zein auzolanetan, ez du axola denetan izena ematerik ezin baduzu, proposatzen ditugun ekimen eskeintza bakoitzeko egutegiak argitaratzen ditugun heinean animatuko zaituzten ekintzak aukeratu ahal izango dituzue.

Utzi zure datuak eta informatzen joango gara. Esperientziak merezi du!

Auzolanek onura publikorako ematen duten borondatezko elkarlanaren tradizioa oso aspaldikoa da. Sistema horren inguruan herritarrak biltzen dira herrian hobekuntzak egiteko,.
komunitatearen mesedetan. Batez ere nekazal munduan du jatorria, baina gaur egun gure inguruko herri eta hiri askotan auzolana berreskuratzen ari da, antzina egiten zen bezala, behar berrietara egokitutako formula berriak bilatuz. Garatzen ari den eredu ekonomiko iraunkorren gorakadak gero eta bizilagun gehiago bultzatzen ditu filosofiarekin bat egitera, mota askotariko ekarpenak egiteko aukera emanez, denbora edo esfortzutik hasi eta ezagutza eta esperientziak partekatzeraino.

Boluntarioekin egindako lan-planak, auzolaneko kanpainak edo ekintzak ez ezik, Balmasedan abian jarritako proiektuari buruzko etengabeko prestakuntza, dibulgazioa eta jarraipena egiteko prozesu integral eta integratzailea ere jasotzen du, baterako lan-prozesuen eta alderdi garrantzitsuen bermatzaile onena baita, hala nola, aldez aurretik eskuratutako ezagutzetan oinarritutako erabakiak hartzeko gunerik aproposena.

Proiektuarekin elkarlanean aritu

12 + 6 =