Balmasedako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du UPV/EHUko Kultur Paisaiak eta Ondarearen UNESCO Katedrarekin, gure herriko ondarea balioesteko. Zehazki, Gazteluko Muinoko eta horri lotutako ondarearen azterlan, esku hartze eta kudeaketa integralean ereduak garatzea eta aplikatzea bultzatuko duten ekintzak bateratuko dituzte. Balioa eman nahi zaie gure herriak hartzen dituen hiri-testuingururi, arkitektura- eta kultura-testuinguruari eta bere ondareari (materiala zein inmateriala), eta, era berean, herriaren aintzatespena, balorazioa eta sozializazioa bultzatu nahi da. Horretarako, eskura izango ditugu Udalak eskatutako azterketa eta ikerketa lanetarako UNESCO Katedraren aholkularitza eta exekuzioa. Gainera, lankidetza ere bultzatuko da muinoa eta horren ingurua kudeatu eta berreskuratzeko planak eta programak definitzeko.

Era berean, egiten diren lanak eta ikerketak hedatzeko beharrezkoak diren diseinua, materialak eta dokumentuak gauzatuko dira, eta horien transzendentzia kultura-paisaien kontserbazio, kudeaketa eta hobekuntzaren arloan jardunbide egokien eszenatoki gisa garatuko da. Dudarik gabe, akordio garrantzitsua da eta Gazteluko Muinoari garrantzia itzuliko dio Balmasedarentzat interes handia duen eremu gisa. Urtarrilaren 25a izan zen sinatze azpimarragarri horretarako aukeratutako eguna, Villa Fundazioari eskainitako ospakizunen barruan (urtarrilaren 24an) eta Horkasitas Jauregiaren inguru historikoan.