Balmasedako Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Paisaien eta Ondarearen UNESCO Katedrakelkarri laguntzeko hitzarmen Helburua duena Encartada hiribilduaren ondarearen balioa nabarmentzea.Balmasedako Horcasitas Jauregia hitzarmen honen sinaduraren lekuko izan zen. Hitzarmenaren helburua sinatzaileen arteko lankidetza-esparru bat bultzatzea da, etorkizunean «Cerro del Castillo» ren azterketan, esku-hartzean eta kudeaketa integralean ereduak garatzen eta aplikatzen lagunduko duten jarduerak gauzatzeko. Bere hiri-, arkitektura- eta kultura-testuinguruari balioa eman nahi zaio, udalerriak duen ondare material eta immaterialarekin batera, eta, aldi berean, udalerriaren aintzatespena eta balorizazioa sustatu nahi dira.

Jarduketa-ildoak
Hiribilduak UNESCO Katedraren aholkularitza jasoko du esparru horretan, eta Enkarterriko Udalak eskatzen dizkion azterketa- eta ikerketa-lanak egingo ditu. Bestetik, bi erakundeak lankidetzan arituko dira azterketaren xede den ondarea kudeatzeko eta horri balioa emateko planak eta programak zehazteko garaian. Horrez gain, behar diren diseinu, material eta dokumentuak egingo dira esparru horretan gauzatzen diren lanak eta ikerketak dibulgatzeko eta jardunbide egoki gisa ezagut daitezen, kultur paisaiak kontserbatzearen, kudeatzearen eta horiei balioa ematearen arloan.